lunes, 31 de octubre de 2011

Atxikimendua

Zer da atxikimendua? Norengan sortzen da? Zer eragin dauka gure bizitzan zehar? Atxikimenduaren esanahia aztertzen badugu, gaztelaniaz "apego" bezala aurkituko dugu. "Apego" hitzak horrelako definizioa dauka wikipedian: "...se define como una vinculación afectiva intensa, duradera, de carácter singular, que se desarrolla y consolida entre dos personas, por medio de su interacción recíproca, y cuyo objetivo más inmediato es la búsqueda y mantenimiento de proximidad en momentos de amenaza ya que esto proporciona seguridad, consuelo y protección". Beraz, atxikimenduaren funtzioa zein den argi dago: segurtasuna ematea. 

Atxikimendu mota desberdinak badaude ere, normalena amaren eta seme-alaben artekoa da.  Atxikimendu mota hau jaio aurretik sortzen dela esan genezake. Haurrak amaren sabelean igarotzen ditu 9 hilabete, bere ahotsa entzuten, bere bihotzaren taupadekin erlaxatuz eta babes sentitzen da hor barruan. Erditzerakoan, berriz, mundura etortzen da umea. Mundu hotza, zaratatsua eta argiz betea. Momentu honetan amarekin kontaktua mantentzean haurrak askoz ere eroso eta lasaiago sentituko da, ama baita ezagutzen duen bakarra.

Denbora igaro ahala, beste pertsonak ere hartuko dute parte haurraren munduan: aita, neba-arrebak, aitita-amonak, eta abar. Dena den, haurrak atxikimendua pertsona batekin bakarrik izango du. Lehen esan dugun bezala, normalena ama izatea da, baina edozein izan daiteke: amama, aita, zaintzen dion neskak, ...

Baina atxikimendua ez da bakarrik haurtzaroan ematen, zahartzaroan ere ematen dela esan genezake edo modu batean edo bestean, horretara bueltatzen garela. Zaharrak edo gaixo daudenak ere norbaiten beharra sentitzen dute zainduak eta babestuak sentitzeko. Nori ez zaio pasatu gaixo dagoenean amaren beharra sentitzen duela? Zahartzaroan ere behar hori sentitzen dugula esaten du Karin Grossmann-ek, Regensburg-eko Unibertsitateko psikologia departamentuko irakasleak.

Zergatik da atxikimendua hain garrantzitsua haurrentzat? Euren pertsonalitatea eraikitzen ari dira pixkanaka-pixkanaka eta munduan dauden gauza ulertezinak ulertarazten laguntzen die babestuta sentitzeak. Ezinbestekoa da haurrentzat atxikimendua finkatzea, hori ez izateak estresa eta lasaitasun eza sortarazten dielako.



martes, 11 de octubre de 2011

Umeak munduan

Munduan makina bat kultura daude eta kultura bakoitzan jasotzen den hezkuntza desberdina dela esan dezakegu. Baina gezurra badirudi ere, baditugu gauza komun asko. Filma honetan argi ikusten dira kultura desberdinen arteko berdintasunak eta desberdintasunak. Baina argi dago amarenganako atxikimendua eta haien arteko baldintzarik gabeko maitasuna ezin dela ukatu.

Psikologia hezkuntzan

 Blog honetan haurren psikologiari buruzko hausnarketa egingo dut. Jaiotzen garenetik psikologiak eragin handia du gure bizitzan.

Garapenaren psikologiatik, hezkuntzaren psikologiarenganako bidaia egingo dugu. Teoria eta teknika desberdinak aztertuz eta konparatuz.


Zein da psikologiak hezkuntzan duen helburua?

Nor naizen

Leire Hernandez naiz, 28 urte ditut eta Lehen Hezkuntzako Graduan 2.maila ikasten ari naiz EHUnibertsitatean, Bizkaiko Campusean.Gradu hau ikasi baino lehen Zuzenbidea ikasi nuen Deustuko Unibertsitatean, baina umeen munduan erakargarria iruditu zait beti. Horregatik, iaz gradu hau ikasteko erabakia hartu nuen. Hezkuntzaren mundua behin ezagutzen hasita nagoela, psikologiak gure bizitzan duen eragina oso garrantzitsua dela uste dut. Hori dela eta blog hau irekitzea erabaki dut.