sábado, 10 de diciembre de 2011

Umeen marrazkietan kontuan hartu beharrekoa



Umeen marrazketa lehenengo etapetan kontuan hartzekoa edo ebaluatu beharrekoa hurrengoa izango litzateke:

- Arkatza eta margoak hartzen dituen modua:

  Modu erlaxatuan hartu behar ditu, tentsioa adieraziz gero, marrazketaz ez duelako disfrutatuko. Nola hartu behar diren azaldu behar diegu, baina lehenengo aldietan modu librean jokatze utziz.

- Begirada eta jarrera:

  Marrazteko motibatuta dagoen ala ez ikusi behar dugu. Nahita marrazten duen edo beste edonora begira dagoen margozten duen bitartean. Motibatuta ez badago, hobe beste momentu batera uztea.

- Erabiltzen duen espazioa:

  Paperean erabiltzen duen espazioa analizatzeak gauza asko esan diezaguke. Adibidez, paperaren espazio osoa erabiltzeak, konfiantzaren adierazle izan ohi da. Bestalde, paperaren zati mugatu batean margozteak, lotsa edo introbertsioa adierazten dute.

- Trazoa:

  Trazoa segurtasunez eta konfiantzaz egiten bada, esperimentatzeko gogoak adierazten ditu. Bestalde, trazoan tentsioa edo gehiegizko abiadura nabarmentzen denean, kontrol faltaren adierazle izan ohi dira.

- Forma:

  Umeen marrazketa hasieran forma zuzenak erabiltzen dituzte, geroago borobilduetara joz. Horrela, forma zuzenak (paperaren alde batetik bestera) egiten jarraitzen duten umeek, inpultsoen kontrol falta edo kanpoekiko agresibitatearen adierazle izaten dira. Bestalde, forma borobilduetara jotzen duten umeek, euren buruarenganako kontrol gehiago duten umeak izan ohi dira eta atxikimenduzko pertsonarenganako lortura afektibo handiagoa dutenak.

Umeen marrazkien garapena

Umeek margo bat hartzen duten lehenengo aldiz, normalean urte eta erdi inguru izaten dute. Lortutako emaitza ez da argia izango. Ziriborroaren antzera hartuko du eta ez du helburu zehatz bat izango. Haurrek, momentu honetan, margozteagatik edo honek ematen duen plazerragatik egiten dute, baina inolako helburu zehatzik izan gabe.



Ni urtetik aurrera, umeak trazoak egiten hasiko dira. Hasiera batean ziriborroen antzera izango dutelarik, baina multzoetan banatzeko gaitasuna izango dute eta inguratzen dien munduaren lehenengo errepresentazioak izateko saiakerak izango dira askotan.



Bi urte eta erditik aurrera, umeak borobilak eta makilak egiteko gai izaten hasiko da. Horrela, margozten dituen gauzak errealitatearen antzera hartuko dute, baina ez gara beti identifikatzeko gai izango.



Hiru urterekin, objektuak eta pertsonak identifikatzen dituzten lehenengo formak agertzen dira. Kasu hauetan, marrazkiak zerbait komunikatzeko intentzio argia izan ohi du. Gizakiaren lehenengo zirriborroak agertzen dira, oraindik burua eta hankekin bakarrik. Umearentzat interegarriak diren beste objektu batzuk ere agertzen hasi daitezke (Autoak, autobusa, etxea, eta abar).



Hiru eta lau urte bitartean, gizakiaren forma sendotzen hasten da. Gorputza eta besoak gehitzen dituzte euren formei eta burua, askotan, gorputza baino askoz ere handiagoa agertuko da. Begiak ere oso handiak agertzen dira kasu hauetan. Ume zorrotzetan, ilearen agerpena ere eman daiteke.



Bost urterekin, psikomotrizitatearen garapena dela eta, umeak gizaki formak asko hobetzen dituzte. Begiak eta ahoa agertzen dira. Belarriak eta sudurra geroago agertuko dira. Momentu honetan, bereizketa egiteko gai dira, pertsona bakoitzaren elementu edo ezaugarri adierazgarrienak bereiztuz. Hau, bere inguruko munduaren pertzepzioaren proba da.



Bost eta sei urte inguruan, umearen marrazkia konsolidatu egin da. Ume bakoitzak bere trebetasunaren arabera eta forma pertsonalarekin. Paperean objektuak elkarri eragiten diote eta umearen sentipenak adierazten hasten dira. Dena den, kontu handiz egin behar dira interpretazio hauek, ume guztiak ez baitute modu berdinean sentitzen dutena espresatzen.





Musikaren erabilera hezkuntzan

Azken urteotan ikusi ahal izan dugu nola erabiltzen den musika gure eskoletan, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen Hezkuntzan.



Argi dago umeek musika gustoko dutela eta ondo aritzen direla abesten eta dantza egiten musika entzun bezain laster. Musika, giroa animatu edo lasaituz gain, beste hainbat funtzio izan ditzake. Hauen artean, haurren estimulazioa aurkitzen dugu.

Txikitatik, hain zuzen ere, amaren sabelean gaudenetik, kanpoko soinuak entzuten hasten gara eta momentu horretan, ere, gustoko ditugun soinuak beste soinuetatik bereizteko gaitasuna badugu. Horrela, oso garrantzitsua izan ohi da umeak txikitatik musikaren bidez estimulatzea.

Honek ez du esan nahi denok musikariak izango garenik, baina argi dago gizakiok musika erabiltzen dugula askotan gure sentimenduak adierazteko edo egoera batean laguntzeko edo erlaxatzeko. Gezurra badirudi ere, 2-5 urte bitarteko umeek musikaren bitartez psikomotrizitatea lantzen dute: dantzatzerakoan, instrumentuak erabiltzen ikasterakoan, eta abar. Eta nagusiagoak ere abantaila asko aurkitzen dituzte musikaren erabilpenean.
Zentzu erritmikoa eta entzutezko garapena ematen da musikaren erabileraren bitartez, gorputz adierazpena askotan ere erabiltzen delarik. 


Bideo honetan agertzen den moduan, ez dira sailak musikaren estimulazioan erabil daitezkeen teknikak. Beraz, eskolan erabili ditzakegu eta askotan ere, gurasoei laguntza eskaini etxean ere erabiltzeko.

jueves, 8 de diciembre de 2011

Terapiak animaliekin

Aurreko sarrerarekin lotuta, animaliak arazoak dituzten umeekin (besteak beste) terapiak egiteko askotan erabiltzen dira. Normalean, txakurrak izaten dira kasu hauetan erabilitako animaliak, baina beste asko ere erabil daitezke: katuak, zaldiak, izurdeak, eta abar.

Horretarako, animaliak ondo prestatua egon behar dira eta beti pertsona espezializatu baten kontrolpean. Baina hurrengo programan ikus dezakegun moduan, asko dira terapia mota hauetan lortzen diren abantailak eta gaur egun gero eta gehiago erabiltzen ari dira Zentro Espezializatuetan.

Hona hemen honi buruzko dokumental oso interesgarria:


Ez utzi ikusteari. Gauza asko ikusi eta ikasten baitira bertan!

Umeen eta animalien arteko harremanak

Askotan ikusi ditugu eskoletan edo geletan umeek maskota bat izaten dutela. Kasu batzuetan fikziozkoa izan ohi da, baina beste kasuetan benetako animaliak izaten dira. Umeek izena ipini eta zaintzan laguntzen dute.



Guraso batzuk kezkatuta agertzen dira maskota bat gelan dagoenean, agian umeari hoska egin diezaioketelako edo gaixotasunen bat transmititu. Baina konturatzen bagara, abantaila gehiago dago desabantailak baino.

Horrela, umeek zerbaitenganako erantzunkizuna garatzen dute eta euren arteko erlazio eta harremanetan ere laguntzen du. Adibidez, arazoak dituzten umeak maskotetan lagun onak aurkitzen dituzte eta beste umeengana hurbiltzeko aukera bat izaten da. (Autistak diren umeak, oso harreman onak garatzen dituzte animaliekin). Bestalde, zaintzan laguntzen dute eta horrela eginbeharren erantzunkizuna ikasten dute. Gainera, maitasuna garatzen da animaliengan eta eurenganako errespetua lantzen ere ikas dezakete maskoten bitartez.

Umeen autoestimuan ere eragina izaten dute. Umeak zerbaiten erantzukizun sentitzeak nagusitasun sentipen bat sortzen dio eta gai ikusten dira gauza gehiago egiteko laguntza eskatu gabe. Komunikazioaren garapenean laguntzen dute. Batik bat, ahozko ez komunikazioan eta enpatiari dagokionez sekulako arrakasta izaten dute.

Azkenik, bizitzari buruzko ikasgai asko erakusten dizkie: jaiotza, gaixotasunak, istripuak, heriotza eta dolua. Eta kasu hauek, euren bizitza pertsonalera eramaten dituzte. Horrela, familian gertatutako antzeko egoerak hobeto eramaten ikasten dute eta euren sentimenduak espresatzen eta laguntza eskatzen.

Beraz, alergiaren bat ez baldin badaukate, oso gomendagarria da eskolan, nahiz etxean animaliak edukitzea. Abantailak oso handiak direla egiaztatuta baitago.




Ezetzaren etapa

Denok dakigunez edo bizi izan dugunez, badago umeen garapenean etapa bat non "ezetz" baino ez dakite esan. Etapa hau bi urte inguru dituztenean hasten da eta eta bi urte eta erdietan aldera (batzuetan 3 urterekin) desagertzen da.

Adina honekin umeak bere buruaz konziente izaten hasten da eta autonomia garatzeko grina da "ezetz" esaten bultzatzen diona. Horrela, askotan guraso edota irakasleok pentsa dezakegu umeak ez duela nahi zeozer egin edota agindu betetzerako orduan gugaz barre egiten dutela. Baina ezin gara tranpa horretan jausi eta pixkat zuhur izan behar gara egoera honetan jokatzen.

Gauza pilo bat egitera bultzatzen baditugu, kontrako efektua lor dezakegu eta euren autonomiaren garapenean arazo bat sortarazi dezakegu. Horregatik, autoritatea mantentzen ikasi behar dugu, baina inoiz ez bere autonomiaren garapena saihestuz, baizik eta honekin jolastuz. Adibidez, umeak alkandora jantzi nahi ez badu, errieta egin ordez, beste norbaiti ipintzen saia gaitezke (hartzatxo txikiari) eta umeak hori ikustean, ziuraski, protagonista bihurtu nahi izango da eta berak bakarrik ipiniko du alkandora.

Pazientzia da irakasleok eta gurasoak landu behar dutena etapa honetan. Egile askorentzat etapa hau "lehenengo pubertaroa" deitu izan diote. Oso garrantzitsua da erabiliko ditugun teknikak argi izatea eta inoiz ez hortik ateratzea. Askotan, umearekin negoziatzen saia gaitezke eta horretarako, aurreko sarreretan aipatu ditugun errefortzuak erabili. Inoiz ez dugu errieta egin behar edo zigorra erabili, kasu hauetan, jarrera soilik errefortzatzen baitugu eta kontrako efektua lortzen dugu eta.

Honen adibide bat hurrengo bideoan ikus dezakegu. Nahiz eta gurasoek joku moduan edo bideo grabatu, argi ikusten da umeak esaten dioten guztiari ezetz esaten duela, esandakoaren benetako zentzua ulertu gabe.


Esan beharra dago, orain dela gutxi, auto baten iragarki bat egiteko erabili dela bideo hau telebistan.