sábado, 10 de diciembre de 2011

Umeen marrazkien garapena

Umeek margo bat hartzen duten lehenengo aldiz, normalean urte eta erdi inguru izaten dute. Lortutako emaitza ez da argia izango. Ziriborroaren antzera hartuko du eta ez du helburu zehatz bat izango. Haurrek, momentu honetan, margozteagatik edo honek ematen duen plazerragatik egiten dute, baina inolako helburu zehatzik izan gabe.



Ni urtetik aurrera, umeak trazoak egiten hasiko dira. Hasiera batean ziriborroen antzera izango dutelarik, baina multzoetan banatzeko gaitasuna izango dute eta inguratzen dien munduaren lehenengo errepresentazioak izateko saiakerak izango dira askotan.



Bi urte eta erditik aurrera, umeak borobilak eta makilak egiteko gai izaten hasiko da. Horrela, margozten dituen gauzak errealitatearen antzera hartuko dute, baina ez gara beti identifikatzeko gai izango.



Hiru urterekin, objektuak eta pertsonak identifikatzen dituzten lehenengo formak agertzen dira. Kasu hauetan, marrazkiak zerbait komunikatzeko intentzio argia izan ohi du. Gizakiaren lehenengo zirriborroak agertzen dira, oraindik burua eta hankekin bakarrik. Umearentzat interegarriak diren beste objektu batzuk ere agertzen hasi daitezke (Autoak, autobusa, etxea, eta abar).



Hiru eta lau urte bitartean, gizakiaren forma sendotzen hasten da. Gorputza eta besoak gehitzen dituzte euren formei eta burua, askotan, gorputza baino askoz ere handiagoa agertuko da. Begiak ere oso handiak agertzen dira kasu hauetan. Ume zorrotzetan, ilearen agerpena ere eman daiteke.



Bost urterekin, psikomotrizitatearen garapena dela eta, umeak gizaki formak asko hobetzen dituzte. Begiak eta ahoa agertzen dira. Belarriak eta sudurra geroago agertuko dira. Momentu honetan, bereizketa egiteko gai dira, pertsona bakoitzaren elementu edo ezaugarri adierazgarrienak bereiztuz. Hau, bere inguruko munduaren pertzepzioaren proba da.



Bost eta sei urte inguruan, umearen marrazkia konsolidatu egin da. Ume bakoitzak bere trebetasunaren arabera eta forma pertsonalarekin. Paperean objektuak elkarri eragiten diote eta umearen sentipenak adierazten hasten dira. Dena den, kontu handiz egin behar dira interpretazio hauek, ume guztiak ez baitute modu berdinean sentitzen dutena espresatzen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario