domingo, 6 de noviembre de 2011

Jaio berrien erreflexuak

Jaio berriak garenean erreflexu automatiko batzuk garatzen ditugu instintiboki. Erreflexu hauek amaren umetokian gaudenean garatzen hasten dira eta jaio eta 6-12 hilabete gehiago irauten dute. Erreflexu hauek lehendabizikoak dira eta haurraren biziraupenarako agertzen dira.

Oso erreflexu garrantzitsuak dira lehen 6 hilabetetan, haurraren sistema motorea garatzen laguntzen dutelako, baina hortik aurrera desagertzen hasten dira. Horregatik, gehiago irauten badute nerbio-sistema ahularen seinale dela esan ohi dute eta hurrengoko erreflexu posturalen garapen aproposa zaildu egiten dute: oreka, ibiltzea, zuzenketa, eta abar.

Sei dira jaio berriak garatzen dituen erreflexu mota garrantzitsuenak:

- Xurgatze erreflexua: Amaren titia bilatzen dute eta titipunta xurgatzen hasten dira esnea jasotzeko.

- Heltze erreflexua: Eskuen artean zerbait nabaritzen dutenean, berehala atzamarran itxi eta hor dagoena hartzen dute gogor. Adibidez, amaren atzamarra.

- Moro erreflexua: Zerbait isutzen dituenean (soinu bat) besoak zabaltzen dituzte eta bat-batean berriro ixten dituzte gorputzaren gainean.

-Babinski erreflexua: Oin-zoletan marruskaduraren bat nabaritzen dutenean, behatzak abaniko baten moduan irekitzen dituzte.

- Martxa erreflexua: Haurrak zutik ipintzen duzunean eta gorputzatik helduta gainazal baten gainean, hankak mugitzen ditu ibiltzen egongo balitz bezala.

- Oinetako heltze erreflexua: Behatzetan ere eman ohi da heltze erreflexua. Hau da, behatzen azpian zerbait nabari ezkero, hauek ixten dituzte hor dagoena heltzeko.

Hau ikusita jaio berriak hain babesgabeak ez direla esan genezake. Dudarik gabe, norbaiten zaintza behar dute gero erreflexu hauek mugimendu motore automatikoak bihur daitezen, baina hasieratik erreflexu automatiko eta nahi gabeko hauek garatzen dituzte euren babesarako.


Bideo hau uzten dizuet non oso argi ikusten diren azaldutako jaio berrien erreflexu motak:


1 comentario:

  1. Kaixo: Zuzenketa batzuk:erreflexuak beti dira "automatikoa"! Erreflexu gutxi agertzen dira amaren umetokian eta gehienak ez dira gaur egun garrantzitsuak umeen biziraupenerako. Batzuk 3. hilabetean desagertzen dira eta gehienak 6-8. hilabetean.Xurgatze erreflexua sortu ahal da objektu bat umearen ezpainetan ipintzen dugunean ere.Mororen erreflexua agertzen da ere umea posturaz aldatzen denean bortizki.

    ResponderEliminar