sábado, 14 de diciembre de 2013

Azkeneko hausnarketa

Nola ikasten da MOOC-etan?

MOOC-etan (Massive Open Online Course edo Online Ikastaroa Masiboa eta Irekia) gai baten inguruan interesa duen jendea elkartzen da. Horren bidez, bakoitzaren ezagutzak partekatzen dira, gai horri buruz ezagutza berriak ikasten dituzten bitartean.
Ikasleek ikastaroa jarraitzeko bide desberdinak dauzkate eta bakoitzaren askatasuna errespetatzen da. Badago hasiera eta bukaera data, baino horien artean bakoitzak bere erritmoa darama. Horrela, ikasleak ikasketa indibiduala eramaten du aurrera. Hala ere, kooperazioa eta kideen arteko laguntza oso garrantzitsuak dira.

Nolakoa izan behar du MOOC bat arrakastatsua izateko?

Mooc-en ezaugarri nagusiena dohainik izatea da. Hala ere, beste ezaugarri asko ditu: Online izatea, irekia, matrikulazio mugarik ez izatea, ...
Horretaz gain, erabilera argia izan behar du. Erabiltzaileek edo ikasleek ez dituzte zailtasun handirik izan behar ikastaroa jarraitzeko. Jarraitzeko irizpideak ulerterrazak izan behar dira.
Bestalde, MOOC-eko zuzendariek eta plataforma bera, informazio nahikoa eman behar dute eta erabiltzaileen premiei erantzuteko hainbat baliabide eta informazio eskaini behar dute.
Azkenik, kontuan hartu behar da erabiltzaileek ez daudela ikastaroa egitera behartuta. Hori dela eta, ikastaroan zehar etekina atera dutela eta erabilgarria iruditu zaiela pentsatu behar dute. Horregatik, gaia lantzera eta horren inguruan nahiko informazio eta baliabide ematera mugatu behar da.

Zer nolako garantia eta funtzioa dute sare sozialek MOOC-en bidezko ikasketan?

Hasieran azaldu dudanez, MOOC-etan partaideen arteko informazio eta ezagutzak partekatzen dira. Hori dela eta, sare sozialak eta foroak ezinbesteko garrantzia dute. Horien bitartez informazioa elkar trukatzen da eta partaideen arteko ezagutza sustatu egiten da.
Sare sozialen bitartez, beste herrialde baten dagoen pertsona batekin ezagutzak partekatu ditzakezu eta elkarrengan gauzak ikasi. Ikastaroko zuzendariek ere parte hartzen dute eta behar izanez gero, gauzak azaldu edo argitzen dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario