lunes, 2 de diciembre de 2013

Web gune interesgarriak

Web gune interegarriak

Google

Google oso web gune interesgarria iruditzen zait. Aukera asko ematen dizu eta horretan kontu bat irekiz gero, gauza ezberdinak egiteko aukera asko ematen dizu. Horrela, gmail erabiliz, zure posta kudeatzeko aukera daukazu. Google books-en bidez, liburuak bilatzeko eta eskuragarri daudenak irakurtzeko aukera duzu. Bestalde, Google news erabili dezakezu berriak irakurtzeko. Azkenik, Google Academics-en bidez maila akademikoan eskuragarri dauden dokumentuak bilatu eta eskuratu ditzakezu. Hauetaz gain, beste ekintza asko eraman ditzakezu aurrera. Esaterako, Blogger-en bidez blog bat sortu. Eta denak dohainik!





Dropbox

Dropbox ere oso tresna erabilgarria dela uste dut. Gauzak "nube"-an gordetzeko eta besteekin partekatzeko aukera ematen dizu. Horrela, edonon zaudela kontsultatu ditzakezu eta guztiek elkarrekin, leku berean egon gabe, gauzak eraldatu daitezke. Aukera asko ematen ditu lan-taldeak egiteko eta informazio guztia antolatzeko, kudeatzeko eta konpartitzeko.






Twitter

Twitter pertsonen arteko komunikazioa sustatzeko eta informazio konpartitzeko herraminta erabilgarria da. Honen bidez beste pertsonekin zure iritzia eta pentsamenduak partekatu ditzakezu eta besteek egindako sarreretan komentarioak utzi ditzakezu.




Youtube

Azkenik youtube aipatuko dut. Twitter-en bidez informazioa partekatu dezakezun bezala, youtube-en bidez bideoak konpartitu ditzakezu.
Gainera, zure kontua erabili dezakezu igo dituzun bideoak eta gustoko dituzun bideoak kudeatzeko, gordetzeko eta berriro ikusteko edo moldatzeko. Honetan ere besteen komentarioak jaso ditzakezu, baina aukera hau kentzeko aukera ere badaukazu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario