lunes, 2 de diciembre de 2013

PLE ezberdinak aztertzen

PLE siglek "Personal Learning Enviroment" esan nahi dute. Sistema hauen bidez ikasleek bere ikasketa prozesuaren kontrola eta kudeaketa hartzen dute. 

Bakoitzak bere helburuak, edukiak eta herramintak aukeratzen ditu eta horren bidez bere ikasketa prozesuan besteekin komunikatzen da.

PLE hiru ezaugarrietan oinarritzen da:


  • Informazio iturriak.
  • Moldifikazioa eta erreflexioa.
  • Norekin ikasi du.



PLE hau David Alvárez-ek egin du. Android sisteman erabili ditzakegun aplikazioei buruz egiten du erreferentzia. Agertzen diren aplikazioak zeintzuk diren eta hauen artean eman daitezkeen loturak oso argi daudela uste dut.
Horretaz gain, mugikorretik zein ordenagailutik erabil daitezkeen aplikazioak (dropbox, evernote) aipatzen ditu eta irudi batekin argi uzten du haien arteko lotura.
Dena den, beste aplikazio asko kanpoan utzi dituela uste dut. Berarentzako erabilgarrienak direnak azaltzera mugatu da, beste hainbat aplikazio aipatu gabe.





Bigarren PLE hau David Hopkins-ek egin du. Oso adierazgarria iruditzen zaidalako aukeratu dut. Asko gustatu zait aplikazioak, bilatzaileak eta hauen erabilgarritasuna adierazteko erabili dituen irudiak. Post it-ak erabiliz hauekin egin daitezkeen ekintza guztiak adierazi ditu, nahiko argi irudien bidez.
Bestalde, aplikazioen sinboloak ipinita berehala identifikatzen dira zeintzuk dire eta gauza bera gertatzen da nabigatzaileekin.
Alde negatiboari begira, aplikazio bakoitzak zertarako erabili daitekeen azaltzen ez duela aipatuko nuke. Gainera, beste aplikazio erabilgarri eta interesgarri batzuk (dropbox, evernote, etab.) ahazten ditu.





Azkenengo PLE hau Mohsen Saadatmand egindakoa da. Aukeratutako hiru PLE-tatik gehien gustatu zaidana da. Oso modu argian antolatuta dagoela uste dut, erabilgarritasun bakoitzaren arabera zein aplikazio edo programa erabil daitezkeen azalduz.
Gainera, beste biak baino herraminta gehiago hartzen ditu kontuan eta horrek gure ikasketa prozesua errazten duela uste dut. Horregatik izan da gehien gustatu zaidana: modu argi eta adierazgarrian behar dudan informazio guztia adierazten duelako, irudi bakar baten bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario